Elias Salaberria
Elias Salaberria Intxaurrandieta (Lezo, Gipuzkoa, 1883eko apirilaren 16a – Madril, Espainia, 1952ko uztailaren 14a) margolaria izan zen.
Bere lehengusu Tomas Garbizuk honela gogoratzen zuen:
Pintore errealista zen. Euskal Herriko gaiari loturiko hainbat margolan egin zituen: Corpuseko prozesioa Lezon, Elkanoren eskaintza, Gu, San Ignazio Loiolakoa, eta abar. Erretratu-lan ugari ere baditu. Bere jaioterri Lezon, kale bat du bere izenarekin.