Alonso Idiakez Butroe eta Muxika
Alonso Idiakez Butroe eta Muxika (Donostia, 1565eko otsailaren 14a - Milan, 1618ko urriaren 7a), Ciudad Realeko I. dukea, espainiar handiki, militar eta estatu-gizona izan zen, Nafarroako erregeorde (1610-1618), Done Jakueren ordenaren barruan Leoneko komendadore nagusi eta Lonbardiako armadaren kanpo-maisu orokorra. Joan Idiakezen seme bakarra zen.