GaurkoanZer?

Edurne Pasaban

Efemeridearen irudia

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a) alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 9 urte ondoren, 2010ean, osatu zituen hamalau zortzimilakoak Pasabanek. Edurneren babesle nagusia TelevisiĆ³n EspaƱola (TVE) da, eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeretan lagundu dio. 2011. urtean, Euskal Herria eta euskal herritarrak munduan zehar egoki ordezkatzeagatik, Euskal Herritar Unibertsala Saria eman zioten. Gaur egun, Bartzelonan bizi da, eta hitzaldiak eman ohi ditu ESADEn. Entrenatzaile izateko ahaleginetan ari da, eta bere burua entrenatzen ematen du egunean 3 edo 4 bat ordu, San Cugateko Goi Errendimenduko Zentroan. Horretaz gain, Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen landa turismoko Abeletxe etxe-jatetxearen jabe eta Kabi trekking enpresaren buru ere bada.

Argazkia: © OiankoChoperenaGurruchaga / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Edurne Pasabanen efemerideak: