Victoriano Juaristi Sagartzazu
Victoriano Juaristi Sagartzazu (Donostia, 1880ko martxoaren 6a - Iruñea, 1949ko maiatzaren 9a) gipuzkoar mediku eta musikagilea izan zen.
Iruñeko San Migel erietxeko sortzaile eta zuzendaria, Nafarroako Erietxe militarreko kirurgialari-taldeko burua, eta Nafarroako Medikuen Elkarteko zuzendaria izan zen. Artezale handia zen, eta Arte Ederretako Akademiako kide aukeratu zuten. Arteari buruzko lanak eman zituen argitara, eta bi zartzuela ere idatzi zituen, La batela eta La caserita.