Sotero Lizarazu
Sotero Lizarazu Sarriegi (Beasain, Gipuzkoa, 1919 - Donostia, Gipuzkoa, 2016ko urtarrilaren 16a), txirrindulari profesionala izan zen 1943tik 1948 arte. Errepidean ere aritu zen arren, ziklo-krosean lortu zituen emaitzarik onenak, Espainiako Ziklo-kros Txapelketa irabazi baitzuen behin. Hura izan zen Lizarazuren garaipen bakarra, profesionaletan.
Haren anaia Miguel ere txirrindulari profesionala izan zen.