GaurkoanZer?

Paulo Agirrebaltzategi

Efemeridearen irudia

noPaulo Agirrebaltzategi Kortabarria (Araotz, OƱati, Gipuzkoa, 1942ko abuztuaren 18a) euskal frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta euskaltzain ohorezko bat da. Erromako Antonianum Unibertsitatean Teologian doktoratua, Deustuko Unibertsitatean Teologia Fakultateko irakaslea izan da. Jakin Fundazioko ohorezko kide eta Euskal Kulturaren Batzarreko buru ohia, 1977tik aurrera Jakin aldizkariko batzorde argitaratzaileko kide ere izan zen, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxaustirekin batera. UZEI erakundeko lehenbiziko lehendakaria ere izan zen. Anaitasuna, Jakin, Herria-2000-Eliza eta Egin egunkariko kolaboratzailea izan da. 1990eko hamarkadan Klaudio Harluxet entziklopedia sortu zuen EUSENOR proiektua diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen. 2014ko maiatzaren 30ean euskaltzain ohorezkoa izendatua izan zen.

Argazkia: ©

UEU

Laura Mintegi / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Paulo Agirrebaltzategiren efemerideak: