Leire Iglesias Santiago
Leire Iglesias Santiago (Hondarribia, 1978ko maiatzaren 26a - ) gipuzkoar politikaria da. Zientzia Politikoetan lizentziatua, PSOEra afilatu zen. Bertan hainbat kargu izan ditu: Cáceresko udalean zinegotzi (1999-2001), Extremadurako gazteri zuzendaria, Espainiako Instituto de la Juventudeko zuzendari orokorra (2004-2008) eta Iberoamerikako Gazteriaren Erakundearen idazkari orokorraren ondokoa 2009tik aurrera. Tomás Meabe Fundazioaren presienta izan zen.
2011n diputatu hautatu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuan, Cáceresko barrutian.