GaurkoanZer?

Leandro Agirretxe

Efemeridearen irudia

Leandro Agirretxe Pikabea (Irun, 1890eko azaroaren 5a - ib., 1980ko maiatzaren 26a) gipuzkoar futbolari eta medikua izan zen. Agirretxe ideologia karlistako familia aberats batean jaio zen. Irunen hazi eta batxilergoko ikasketak amaitzean, Bartzelonara joan zen bizitzera, eta medikuntzan lizentziatu zen. Ondoren, kirurgian doktoratu zen. Lizentziatu ondoren, Irunera itzuli zen, non, Gerra Zibilaren hasieratik, frontetik zetozen zaurituak artatu eta operatu zituen. Berrogeita hamar urtez Irungo Ospitalean lan egin zuen bertako zuzendari nagusi gisa, Udalaren inolako ordainsaririk jaso gabe. Gainera, Irungo bizilagunik ahulenak artatu zituen bizitza osoan zehar, modu altruistan. Irunen sortu zen lehen futbol taldean aritu zen, "Irun Football Club" taldean, eta gero "Sporting" taldean. Urte batzuk geroago Real Unioneko presidente izendatu zuten.

Argazkia: © Catoner / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Leandro Agirretxeren efemerideak: