Javier Irureta
Javier Iruretagoiena Amiano (Irun, Gipuzkoa, 1948ko apirilaren 1a - ) Javier Irureta bezala ezaguna, futbol jokalari eta entrenatzailea da.
1965an hasi zen jokatzen Real Unionean, kluba bigarren mailara igo zuen urte haietan. 1967an Atletico Madridera pasa zen. Atleticon bi liga irabazi zituen eta Europako koparen finaleraino iritsi zen, Bayern Munichen aurka galdu zutena. 1975 eta 1980 artean Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. 1977an UEFA Kopako finala jokatu zuen eta ligan bigarrena bukatu zuten ere. Espainiako selekzioan 6 aldiz jokatu zuen Iruretak eta behin Euskadiko selekzioan.
Entrenatzaile bezala oso arrakastatsua izan da. Deportivo Coruñarekin liga irabazi zuen, deportivoren liga bakarra, eta urrun joan ziren txapelketa europarretan. Errege Kopa ere irabazi zuten. Hainbat klubetan lan egin du 2005ean Deportivo utzi ondoren, azkena Zaragoza, lau partidu ondoren utzi zuena. Euskal Selekzioaren entrenatzailea, eta Athletic-en kirol zuzendaria izandakoa ere bada.