GaurkoanZer?

Lucia Lakarra

Efemeridearen irudia

Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 24a) euskal dantzari ospetsua da. Donostian Menchu Medelekin ikasi ondoren Victor Ullaterekin osatu zuen Madrilen dantza formazioa. 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da. Urte horretan bertan munduko dantzaririk onenaren Nijinski saria irabazi zuen.Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.2018tik 2020ra bitartean, VĂ­ctor Ullaten konpainia eta ballet-eskolako zuzendari artistikoa izan zen, hura itxi arte.

Argazkia: Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Lucia Lakarraren efemerideak: