Mari Jose Urruzola
Mari Jose Urruzola Zabalza (Irun, Gipuzkoa, 1940ko maiatzaren 23a – Bilbo, Bizkaia, 2006ko apirilaren 28a) emakume pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea izan zen, hezkidetzarekin eta berdintasunerako hezkuntzarekin konprometitua. Aktibista politikoa ere izan zen, Espaniako Alderdi Feministaren buru izan zelarik.