Manu Etxezortu
Manu Etxezortu Egibar (Andoain, 1969) irrati esataria da. Nahiz eta Andoainen jaio Zarautzen bizi da 2008 urtetik aurrera.
1991 urtetik EITBn egiten du lan. Hasieran, bekadun gisara urteren bat egin zuen telebistan. Bertatik aurrera beti aritu da irratian. Uhinen hedabidean gauza desberdinak egin izan ditu kirola ezezik: erreportajeak, lehiaketak aurkeztu, goizeko albistegietako esatari, ia hamarkada oso bat pasatu zuen goizeko albistegia eta tertulia aurkezten, eta gero magazinera pasatu zen, 2007an. 2022ra arte "Faktoria" irratsaio goiztiarreko esataria izan zen, "Euskadi Irratian". 2022ko irailetik, "Beste 40 urtean" saioa gidatzen du irrati berrean (ostegunero, 21:00etan).