Franzisko Xabier Munibe
Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako kondea, (Azkoitia, Gipuzkoa, 1729ko urriaren 23a - Bergara, Gipuzkoa, 1785eko urtarrilaren 13a ) euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.