Xabier Arzalluz
Xabier Arzalluz Antia (Azkoitia, 1932ko abuztuaren 24a - Bilbo, 2019ko otsailaren 28a) gipuzkoar politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militantea gaztetatik eta Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen 1980-1984 eta 1987-2004 urteetan.
Bere alderdiaren baitan egondako krisialdirik larrienaren protagonista izan zen, Eusko Alkartasunaren sorrera ahalbidetu zuena. Bestela, karisma handiko buruzagia izan zen haren ibilbide osoan zehar, politikari espainiazaleekin ika-mika asko eduki izan zituena.