Manex Goihenetxe
Manex Goienetxe Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1942ko irailaren 22a - Biscau mendia, Bearno, Okzitania, 2004ko maiatzaren 2a) euskal historialari, kultur eragile eta politikaria izan zen.
Ipar Euskal Herriko figura garrantzitsuenetako bat da XX. bigarren erdian, bai idatzi zituen historiako liburu eta artikuluei esker, bai abertzaletasunarekin eta euskaltzaletasunarekin lotutako mugimenduen sorrera eta garapenean izan zuen parte hartze erabakigarriagatik, bereziki Ikas elkartean, UEUn eta Seaska ikastolen elkartean.