GaurkoanZer?

Jose Zapirain Irastorza

Efemeridearen irudia

Jose Zapirain Irastorza (Donostia, Gipuzkoa, 1842 - 1914ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta bertsolaria. Donostian sortu eta bizi izan zen. Bretxako plazan jaioa. Udal langilea eta zapataria izateaz gain, poemak idatzi zituen. Euskal-Erria aldizkarian poema ugari argitaratu zituen, 1882urtetik 1913urtera. Euskaltzale sutsu eta saiatua, umoretsua eta bertso zaharrak buruan gordetzeko dohain paregabea omen zeukan Txapillok. Donostiar-donostiarra, Lore-jokoak eta Euskal festak Donostian antolatzen hasi orduko, Zapirain izan zen bertsolariak ekartzeko arduraduna. Bertso saio mordoa antolatu eta zuzendu zuen, ez bakarrik Donostian, baita Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin ere.

Argazkia: © Unknown authorUnknown author / Wikimedia Commons / Public domain
Partekatu:

Jose Zapirain Irastorzaren efemerideak: