GaurkoanZer?

Karlos Zurutuza

Efemeridearen irudia

Karlos Zurutuza (Donostia, Gipuzkoa, 1971) euskal kazetari independentea da eta freelance modura egiten du lan. Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat egiten du lan, eta bereziki, gatazkan dauden herrialdeetan barrena mugitzen da. Gara, Al Jazeera, Vicenews, Middle East Eye eta Deutsche Welle hedabideen ohiko kolaboratzailea da, baina beste hainbatentzat ere lan egiten du, besteak beste: The Guardian, The Diplomat Magazine, El Mundo, 5W...Gatazkak eta giza eskubideak dira bere kazetari-lanaren oinarri, eta munduan barrena kazetari gisa lanean diharduenetik, munduan aitorpenik ez duten herrietan jarri du begirada. Besteak beste, Sirian, Iraken, Afganistanen eta Libian izan da, bertako errealitateak ezagutuz eta horren inguruko informazioa zabalduz Kazetari ibilbide oparoa osatu du urteotan eta sari eta aitorpen asko jaso: Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen 2009an Iran nahiz Pakistango Balutxistanen egindako lanagatik; 2012an Argia Saria eta Rikardo Arregi Saria eman zizkioten iraultza arabiarren inguruan landutako informazioagatik, eta 2016an Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka eskuratu zuen. 2019an, Prix Plumes Livres sariaren finalista izan zen. Azken urteetan Ricardo Garcia Vilanova (gatazketako bideo kazetaria) eta Andoni Lubaki (gatazka argazkilaria) kazetariekin ibili ohi da. Beraiekin egin du Euskal Fondoarentzako "Fatma" bideo dokumentala eta erakusketa.

Argazkia: © Xabier Cañas / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Karlos Zurutuzaren efemerideak: