Anabel Arraiza
Anabel Arraiza Artieda (Lakuntza, 1975) euskal aktorea, kazetaria eta musikaria da. Triki Ta Ke taldean 2001an abeslari aritu ondoren, Euskal Telebistan, Nafar Telebistan eta Hamaika Telebistan aritu izan da. Irrien lagunak klubean eta Bizipoza elkartasun-sarean ere eragilea da, eta hainbat ekitaldi publikotan aurkezle edota gidari aritu izan da.