GaurkoanZer?

Idurre Eskisabel

Efemeridearen irudia

Idurre Eskisabel LarraƱaga (Beasain, 1970eko azaroaren 11) kazetaria eta antropologoa da. EHUko kazetaritza irakaslea da. Batez ere generoa eta nazio identitatea landu ditu ikerketan. Euskal izendegitik abiatuta genero eta nazio identitateak nola eraikitzen diren eta elkarri nola eragiten dioten aztertzen du antropologiaren eta komunikazioaren ikuspegitik. Euskaldunon Egunkaria eta Berrian egin du lan. Berarentzat eta beste lankide batzuentzat Egunkaria kazetaritza eskola bat, feminismo eskola bat eta bizitza eskola bat izan zela adierazi izan du.Beste hainbat hedabiderekin ere kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Argia, Jakin, Goierritarra aldizkaria eta Goierri TB, besteak beste. 2022ko abenduaren 6az geroztik Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia da, Paul Bilbao Sarriaren lekukoa hartu ondoren.

Argazkia: © Kontseilua / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Idurre Eskisabelen efemerideak: