Inma Shara
Inmaculada Lucia Saratxaga, ezagunagoa «Inma Shara» goitizenaz (Amurrio, Araba, 1972) orkestra zuzendaria da. Ospe handiko orkestrak zuzendu ditu, besteak beste: Israelgo Orkestra Sinfonikoa, Vienako Orkestra Filarmonikoa, Londresko Orkestra Filarmonikoa, Ukrainiako Orkestra Nazionala, Letoniako Orkestra eta abar. Vatikanoan kontzertu bat zuzendu duen lehen emakumea da.
Biola eta pianoa ikasi zuen. Madrilgo Errege Kontserbatorioan egin zituen goi mailako lehen musika ikasketak. Ondoren, orkestra zuzendaritzan espezializatu zen, eta Alemanian, Holandan eta AEBetan egin zituen ikasketak, Riccardo Muti, Zubin Mehta eta beste irakasle nabarmen batzuk izanik.