Imanol Harinordoki
Imanol HariƱordoki (Baiona, 1980ko otsailaren 20a) lapurtar errugbi jokalari profesional ohia da, hirugarren lerroan jokatzen zuena. Section Paloise (1999-2004), Biarritz Olympique (2004-2014) eta Stade Toulousain (2014-2016) taldeetan aritu zen. Frantziako errugbi selekzioarekin 82 partida jokatu zituen 2002-2012 bitartean. Frantziako selekzioko eta mundu mailako errugbiko ikur izan zen. 2000ko hamarkadan, munduko hirugarren lerroko onenen zerrendan bere lekua egin zuen, Lawrence Dallaglio, George Smith, Richie McCaw eta Joe van Niekerkerekin batera.Bi aldiz irabazi zuen Frantziako txapelketa (2005, 2006), eta lau aldiz Sei Nazioen Txapelketa (2002, 2004, 2007, 2010), hiru Grand Slam (2002, 2004, 2010) barne. 2011ko Munduko Errugbi Txapelketan bigarren postua erdietsi zuen.