Luis Mariano
Luis Mariano, benetako izenez Mariano Eusebio González y García, (Irun, Gipuzkoa, 1914ko abuztuaren 13a - Paris, Frantzia, 1970eko uztailaren 14a) tenorra izan zen. Batez ere Frantzian egin zen ezaguna, 1945etik aurrera La Belle de Cadix operetarekin, bai eta Le Chanteur de Mexico lanarekin ere. Horrela, operetaren printze bihurtu zen, antzokietan, telebistan eta zineman.
Hilobia Arrangoitzen dago, oraindik ere hainbat zalek bisitatua eta lorez apaindua.