GaurkoanZer?

Ramos Azkarate

Efemeridearen irudia

Ramos Azkarate Otegi (Tolosa (Gipuzkoa), 1847ko martxoaren 28a - 1904ko martxoaren 26a) euskal idazlea. Zapataria zen lanbidez. Hasieran liberala zen, baina gero karlista bilakatu zen, eta haien alde borrokatu zen. Haren lan gehiena politikoa da, eta garaiko aldizkarietan argitaratu zuen, El Cántabro izenekoan bereziki. Ehundaka bertsoren egilea da; Tolosako Iñauterietarako idatziriko Tolosako Galtzaundik bere buruari jarriak dira ezagunenak. Halaber, bi komedien egilea da: Ijituben kontratuba eta ezkontza eta Beotibarko jazarra.

Argazkia: © Xabier Cañas / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Ramos Azkarateren efemerideak: