Imanol Azkue
Imanol Azkue Ibarbia (Zumaia, Gipuzkoa, 1965) euskal idazlea da. Geografia eta Historian lizentziatu zen, eta Elhuyar-en lan egiten du, teknikari gisa.
Birritan irabazi du Lizardi saria. Lehendabizikoa, 2002an izan zen Gaur egun handia da (2003, Erein) idazlanarekin. Bigarrena, aldiz, 2005ean, Kea airean bezala ipuinarekin.