Izaskun Etxetxipia Goiburu
Izaskun Etxetxipia Goiburu (Tolosa, 1940ko otsailaren 24a - Tolosa, 2020ko abenduaren 15a) tolosar medikua zen, hematologian espezializatua. Dirurik ez zegoen bere etxean, gurasoak langileak ziren, eta bekekin Nafarroako unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, ez zen ohikoa emakumezkoek Unibertsitateko ikasketak egitea. Laugarren promozioa horretan 23 ikasletik zazpi izan ziren emakumezkoak. Laborategi klinikoan egin zuen lana sei umeren amatasuna partekatuz.