Carmen Baroja
Carmen Baroja Nessi (Iruñea, 1883ko abenduaren 10a - Madril, 1950eko ekainaren 4a) nafar idazle eta etnologoa izan zen, Vera de Alzate ezizena erabili zuena. Kultura handiko intelektuala, hainbat hizkuntza zekizkiena, Madrilgo Lyceum Club Femenino elkartearen sortzaileetakoa izan zen.Serafin Baroja ingeniaria eta idazlearen alaba, Pío Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren arreba, eta Julio Caro Baroja antropologoaren eta Pio Caro Baroja zinemagilaren ama izan zen. 2002ko martxoaren 1ean, Iruñeko Udalak haren izena jarri zion Arrotxapeko kale bati.