GaurkoanZer?

Mixel Berhokoirigoin

Efemeridearen irudia

Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, 1952ko abuztuaren 16a - ibidem, 2021eko maiatzaren 7a) Ipar Euskal Herriko laborari militantea izan zen. ELB sindikatuaren sortzaile eta erreferentzia nagusietakoa eta 2005ean sortu zenetik Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea izan zen.Bere arloan zuen eraginagatik Ipar Euskal Herriko pertsonarik inportanteenen artean aipatzen dute sarritan. Euskal Herriko José Bové deitu izan diote, bai bere ohorerako bai bere kontra aritzeko. Bakegileak taldeko kidea zen eta 2016ko Luhusoko ETAren armagabetze-ekintzan parte hartu zuen. Euskal presoen aferan, Frantziako Gobernuarekiko harremanetan sartu ziren artekari nagusienetako bat izan zen.

Argazkia: © Isabelle Miquelestorena / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Mixel Berhokoirigoinen efemerideak: