Juantxo Zeberio
Juantxo Zeberio Etxetxipia (Tolosa, Gipuzkoa, 1968) Ibilbide luzeko pianojole, arreglista eta konpositorea. Interes berezia du musika ulertzeko modu desberdinak eta estilo anitzak uztartzen dituzten proiektuetan.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea.
Jazza eta abesbatza musika konbinatzen dituen lau lan kaleratu ditu: Umama!, Umama2, Eguberri Umama eta Xomorroak.
Maddi Oihenart kantariarekin batera Hari-biru eta Baldi diskoak pazaratu ditu.
Benito Lertxundiren pianista da 2.000. urteaz geroztik zuzenean nahiz grabaketetan -Nere ekialdean, 40 urtez ikasten egonak, Itsas ulu zolia, Oroimenaren Oraina-, eta azken urtetan Pettirekin ere badabil (Manipulazio estrategiak)
Tenpora taldeko sortzaile, talde honekin hiru disko kaleratu ditu jada: Mundu berria, Itzulika eta Berriro asma nazazu.
Askotariko musikak jo ditu: klasikoa, latinoa, jazza... Euskal kantari ugarirekin lan egin izan du eta baita hauentzat moldaketak idatzi ere: Imanol, Pello Ramirez, Iñaki dieguez Juantxo Arakama, Mice, Anari, Eñaut Elorrieta, Chill Mafia...
Elkarlan estuan dabil hainbat euskal idazlerekin eta bere kantuen ohiko letragileak dira Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Leire Bilbao. Eider Rodriguez eta Yolanda Arrieta idazleekin emanaldi literarioak eskaini izan ditu.
Musika eta mendizaletasuna batu zituen Urmuga ekitaldiaren sortzaileetako bat da.Egun, moldaketak, denetariko sorkuntza eta pianoa dira bere lanaren ardatzak