Henri Duhau
Henri Duhau "Ithurralde" (Beskoitze, Lapurdi, 1942ko urriaren 9a) lapurtar idazlea da.
Beskoitzen sortua da "Ithurraldea" laborari etxaldean. Laborantzako ikasketak egin zituen Garron (Lekorne). Elkarte edo batasun zenbaitetan lan egin du, bertze batzuetan parte hartu, bere belaunaldiko bertze asko euskaltzale eta abertzale bezala. Bidenabar, artikulu zenbaiten idazle ere izan da, kasik denak euskaraz. Emeki-emeki, joan da liburugintzarat, monografia eta bertze, gogo berari jarraikiz haatik.
1968. urteaz geroztik Senperen bizi da.
“Euskaltzain ohorezko” izendatua izan da Bilbon, 2018ko apirilaren 27an eta agiria eskuratu du urte bereko azaroaren 23an, Donostian, Andres Urrutia Euskaltzainburuaren eskutik.