Ugutz Robles-Arangiz
Ugutz Robles-Arangiz Bernaola (Bidarte, 1939ko urtarrilaren 10a - Beskoitze, 2022ko maiatzaren 12a) antzezle, umoregile, dantzari eta musikaria izan zen. Kultura arlo anitzetan aritua, besteak beste Euskal Kantagintza Berriaren sorreraren parte ere izan zen, Soroak laukoteko kide zenean. Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren hamaika seme-alabetako bat zen.